ABEREAK
Baserrietan beti izan dira animaliak, beren laguntasuna, elikagaiak eta lana eskaini dizkigutenak. Ellauri -n bi jaso ditugu gure zaintzapean:
- Txakurra: Lagun du bere izena eta ardiak zaintzea du egiteko gogokoena.
- Ardiak: Latxa arrazakoak. Adituek diotenez 10.000 urte daramatzate latxa ardiek gurekin Euskal Herriko mendi eta larreetan. Bertara egokitutako arraza da baina orain galtzeko zorian dago.
Ellauri -ko lasaitasun giroa areagotu egiten du abereak larrean ikusteak: behiak, behor eta zaldiak, astoak, ...